XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
c. Europar Moneta-Sistemaren (SME) kanbio-akordioari atxekiturik egongo dira Komunitatekideetatik gehienak.
Europar Kontseiluak, Erromako 1990eko abenduko bileran, azpimarratu du, halaber, bigarren etaparako sarrera ireki aurretik, aurrerapen estimagarriak eta iraunkorrak lortu behar direla elkar hurbiltze-bidean, esan nahi da, batipat, prezioen egonkortasunean edo desinflazioan eta finantza publikoen oreka-bidean.
- Bigarren etaparen hasieran sortuko du Komunitateak bere Erakunde Monetario berria.
Honen eraginez hiru aldetatik lor daitezke aurrerapenak:
- Moneta-politiken koordinakuntza sendoagotzen.
- Geroago moneta-politika bakarraren tresneria eta ihardunbidea antolatzen.
- ECUaren garapenari begiratzen.
Bigarren etapa hasi (1994-1-1) eta hiru urte iragan baino lehen, Komisioak eta EUROFEDen Kontseiluak bigarren etapa nola joan den aztertuz txostena aurkeztuko diete ECO/FIN Kontseiluari eta Arazo Orokorren Kontseiluari.
Elkar hurbiltze-higidura zenbaterainokoa izan den aztertuko da, batipat, inflazioaren aldetik, aurrekontu-defizitaren aldetik, enpleguaren aldetik.
Noiz emango den hirugarren etaparen lehen urratsa, bigarren etaparen lorpenei loturik dago.
- Erresuma Batuak garbi adierazi zuen, Erromako bileran, ez zezakeela osorik onar Europar Kontseiluko beste hamahiruek berentzat onartu zutena.
Zenbait puntutan ados dago, halere Erresuma Batua:
- Moneta-politikaren lehen xedea prezioen egonkortasuna dela.
- Merkatu-sistema irekia dela Komunitatearen garapenaren oinarria.